Markaketa lengoaia
2008/12/16
Markaketa lengoaiak, lengoaia informatikoak dira, eta testuen egitura, itxura edo formatua adierazteko markak edo etiketak erabiltzen dituzte. Hauek, programa informatikoek era egokian interpretatu zein agertzea ahalbidetzen dute, testuaren jatorrizko edukiari funtzio edo esanahi jakin bat duten testu etiketak gehitzearekin batera.
Hauek sortu haurretik baina, markaketa sistema deritzenak existitzen ziren (testu egituratua adibidez). Webgunerako dokumentuak sortu daitezke testu hutsa idatziz eta HTML zer den jakiteko beharrik gabe. Idatzitako testu arrunt hori, makinak HTML kodean bihurtzen du. Testuari, marka (etiketa) ezberdinak gehi dakioke egin nahi den aldaketaren arabera, beti ere. Ondorioz, hainbeste markaketa lengoaia sortzen dira.
1978. urtean, ANSI (American Standards National Institute) erakundea, edozein motatako testuak kodetzeko, egituratzeko eta elkarren artean trukatzeko baliagarria izango zen lengoaia estandarra definitzeko helburuarekin, ekinean aritu zen.
1980an lehenengo txostenak argitaratu ziren eta bost urte geroago (1985. urtean), lanaren emaitzaren azken bertsioa kaleratu zen. ISO (International Organizatio for Standardization) erakundeak onartu zuen hau: SGML (Standard Generalized Markup Language) lengoaia. Lengoaia honen oinarrizko hipotesia hau da: testuak, dituen osagaien bidez, zatitu eta zati horiek abiatu daitezkeela. Baina, SGML lengoaia konputagailuentzat aberatsegia eta zabalegia zenez, lengoaia honek, azpilengoaia bat sortu zuen: XML (Extensible Markup Language). Azken honen bitartez,aurrekoak eskaintzen zituen aukera zabalak murriztu nahi ziren. SGML eta XML-ek helburu ezberdinak zituzten: SGML-k edozein dokumentu markatzeko euskarria eskaintzen zuen, eta XML-k berriz, Interneten informazioa kudeatzea zuen helburu.
XML lengoaia HTML-ren gabeziak gainditzeko sortu zen. XML-k, lengoaia desberdinak definitzeko aukera ahalbidetzen du (SGML bezala, hau ere metalengoaia baita). Baina HTML, SGML-ren bitartez definituriko lengoaia da (aplikazio konkretu bat).
HTML hizkuntza bat da, informazioaren diseinu bisuala lantzeko sortu zen (letra tipoa, letra etzana edo beltza…).
XML-k datu horiei egitura erantsi eta semantika ematean, HTML eratzen du Interneten. Horrela, sistema ezberdinek ulertuko dute zer esan nahi duen. Gainera, XML-k HTML-k ez duen beste kualitate bat du: informazioa sailkatzeko, mugagabea den etiketa kopurua erabili dezake.
XML-k honako hauek markatzeko balio du:
- Dokumentu arrunt bat.
- Ziten erregistro edo erosketen eskaera moduko erregistro egituratua.
- Datuak eta metodoak dituen erregistro egituratu bat.
- Datuen erregistro bat (kontsulta baten emaitzen multzoa adibidez).
- Web horri bati buruzko metakontenidoa.
- Errepresentazio grafikoak.
- Entidade eta eskema tipo estandarrak.
- Web-ean dauden datuen eta pertsonen arteko lotura guztiak
Aipatu beharra dago bestetik, XML-k eta HTML-k bat egin dutela, XHTML (Extensible HyperText Markup Language) sortuz. Modulu eta dokumentu familia den azken honek, HTML erreproduzitu, zehaztu eta hedatzen du.
Laburtuz :
- HTML SGML-ren azpilengoaia litzateke eta XML, ordea, SGML-ren bertsio laburtua da.
- HTML programazio lengoaia baino, edukiak espezifikatzeko lengoaia dugu, hau da, HTML-ren bitartez, etiketak erabiliz, adieraz dezakegu informazioa nola argitaratuko den nabigatzaile edo browserretan.
- XML, ordea, metalengoia da, bererekin gure aurkezpen lengoaia definitu egin dezakegu, hizkuntza bat baino gehiago hizkuntzak definitzeko era bat da.
- HTML informazioaren aurkezpenaz edo erakusteaz arduratzen da eta XML informazioaz beraz arduratzeen da, datuen deskribapenaz. HTML lengoaia oso erraza da erabiltzaileentzat, baina egitura ezak eta estandarrak ez betetzeak kaosera eraman zuen Web-a. XML-k , ordea, sinpletasunaren eta malgutasunaren arteko oreka lortu du.
- HTML-rekin informazioa prozesatzea bideraezina da, informazio formateatzen duten etiketa eta estiloekin nahasturik aurkitzen baita. XML-k informazio egituratu, bildu eta konpartitzea ahalbidetzen du, informazio erraz prozesa daiteke eta bere formatua ondo ulertzen da estilo orrien bitartez.
- XML, gainera, heda daiteke, XML dokumentuekin lan egitean geure etiketak eta egitura defini ditzakegu. HTML-n etiketa(tag) guztiak definiturik daude, HTML estandarraren parte dira. HTML-ren funtzio, ordea, orri baten edukiari formatua ematera mugatzen da.
- XML gabe, pentsa ezina litzateke WEB 2.0-ren garapena.
Jatorriak
-
Markatzeko lengoia.(2008, Abenduak 14). Wikipedian, Enziklopedia Askea. Kontsultatua 2008ko abenduaren 14an, 16:00ean, ondokan http://eu.wikipedia.org/wiki/Markatzeko_lengoaia
-
Markup language. (2008, December 14). In Wikipedia, The Free Encyclopedia. Retrieved 16:20, December 10, 2008, from
http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Markup_language&oldid=256413014 -
Carolina García Cataño y David Arroyo Menéndez. (2002). Biblioteca Digital y Web Semántica. BiblioWeb de SinDominio. Consultado el 14 de dicembre, a las 17:25, en http://biblioweb.sindominio.net/telematica/bibdigwebsem/bibdigwebsem.html
-
Christian Van Der Henst S.(2003). ¿Cómo se diferencia el XML del HTML?. Maestros del web-ean. Kontsultatua 2008ko abenduaen 14an, 18:45ean ondokoan
http://www.maestrosdelweb.com/editorial/xmlvshtml/ -
Introducción a XML(Extensible Markup Language). (2008, abenduak 14). Monografías.com-en. Kontsultatua 2008ko abenduaren 15, 20:40an, ondokoan
http://www.monografias.com/trabajos14/introduccionxml/introduccionxml.shtml
1 Comment Add your own
Leave a Comment
Some HTML allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
Trackback this post | Subscribe to the comments via RSS Feed
1.
Joseba Abaitua | 2009/02/18 at 6:22 am
Bikan, oso konparaketa ona. Gainera ez zara Christian Van Der Henst S.(2003) iturri horretatik gaizku ulertu orokor horretan erori! Zorionak.