Kaiola ertzetik begiratzen dut

2009/06/17

Gustoko nuen bizi hura, gustoko nuen benetan aire garbian bidaiatzen genueneko garai haiek, gogoko nituen benetan kezkarik gabeko une haiek eta biziki gogoko nituen bai, aske eta libre nintzeneko momentu zoragarri zein liluragarri haiek.

Ni beti izan naiz izaera lasai eta trankilekoa, orain berriz egunak joan egunak etorri, nire lasaitasun haren tokia etorri berri den urduritasunezko sentimendu batek bereganatu du; lehoiak, bere presa, bere atzamar handi eta indartsuen bitartez harrapatzen duen moduan. Horrela jokatu du demoniozko urduritasun honek ere; gupidarik gabe alegia. Baina bisita egitera etorri zitzaidan etsai bakarra ez da urduritasun desatsegin hau izan, ez jauna! Urduritasuna etorri eta hurrengo egunean, tristura etorri zen bihotz joka. Bisitari honek ezustean harrapatu ninduen eta arrapaladan sartu zen barrura, prisa izango balu bezala. Joateko aldiz, ez zuen inolako prisarik izango, alderantziz baizik; gustura sentitzen zela eta nirekin geldituko zen luzaroan, betirako ez esateagatik. Baina, ez da hau guztia, beste hainbat bisitari ere izan bainituen, denak nirekin gelditzeko nolabaiteko esperantza zutelarik: atsekabea, estresa, goibeltasuna, mina, depresioa, ahuldura eta azkenik heriotza.

Azken bisitari hau, ezberdina zen gainontzekoengandik. Besteak baino ilunagoa eta kaltegarriagoa iruditu zitzaidan hasieran, baina ondoren jabetu nintzen agian berak izango zuela nire mina sendatzeko balioko zuen botika bakarra.

Gau batean, bisitari misteriotsu honek nire gelako atea jo zuen. Ni hasieran izuturik agertu nintzen, bere itxura desatseginaz ikaratuta. Ondoren… ez!! Egia esan behar badut ez naiz ondo oroitzen gero gertatutakoaz beraz ez naiz gauza gertatu zena zehatz-mehatz kontatzeko. Dakidan gauza bakarra zera da, bisitari guztiak berehala desagertu egin zirela, beno… azkeneko hura noizean behin ikusten dut baina ez diot garrantzia handirik ematen. Dakidan gauza bakarra zera da orain, beste bisitari malapartatu haien ordez beste hobeago batzuk etortzen zaizkidala bisita egitera; beraien besoetan opari ederrak dakartzatela: alaitasuna, edertasuna, lasaitasuna, indarra, energia, animoak eta guztietan gogokoena, ASKATASUNA!

Entry Filed under: Orokorra. Tags: .

Leave a Comment

Required

Required, hidden

Some HTML allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Sailak

Recent Posts

Artxibo

Blogroll

Lagunak

 

Ekaina 2009
M T W T F S S
« May   Sep »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

Tags

ANSI Artificial Intelligence BMW Bruce Springsteen Conference Cunningham Daimler Chrysler DKFI Eutanasia FeedRoll Gorputz Grishman Hans Uszkoreit HLT HTML Hypertext ISO Jay David Bolter Kevin Kevin Kelly Mar adentro Martin Kay Microsoft Named Entity Recognition OpenTrad Peshkin and Pheffer Platon Ramon Sampedro Relationship Extraction Riloff RSS RSS feeds RSS readers SAP SGML Systran Terminology extraction the E Street Band Walter G. Olthoff Walter Ong Wolfgang Wahlster Working on a dream XML Yangarber Yorick Wilks

Feeds

RSS litterako jarioa

RSS amaiaren bloga

Meta

RSS CiteUlike

RSS Google Books