Posts tagged ‘ASKATASUNA’

Kaiola ertzetik begiratzen dut

Gustoko nuen bizi hura, gustoko nuen benetan aire garbian bidaiatzen genueneko garai haiek, gogoko nituen benetan kezkarik gabeko une haiek eta biziki gogoko nituen bai, aske eta libre nintzeneko momentu zoragarri zein liluragarri haiek.

Ni beti izan naiz izaera lasai eta trankilekoa, orain berriz egunak joan egunak etorri, nire lasaitasun haren tokia etorri berri den urduritasunezko sentimendu batek bereganatu du; lehoiak, bere presa, bere atzamar handi eta indartsuen bitartez harrapatzen duen moduan. Horrela jokatu du demoniozko urduritasun honek ere; gupidarik gabe alegia. Baina bisita egitera etorri zitzaidan etsai bakarra ez da urduritasun desatsegin hau izan, ez jauna! Urduritasuna etorri eta hurrengo egunean, tristura etorri zen bihotz joka. Bisitari honek ezustean harrapatu ninduen eta arrapaladan sartu zen barrura, prisa izango balu bezala. Joateko aldiz, ez zuen inolako prisarik izango, alderantziz baizik; gustura sentitzen zela eta nirekin geldituko zen luzaroan, betirako ez esateagatik. Baina, ez da hau guztia, beste hainbat bisitari ere izan bainituen, denak nirekin gelditzeko nolabaiteko esperantza zutelarik: atsekabea, estresa, goibeltasuna, mina, depresioa, ahuldura eta azkenik heriotza. (gehiago…)

Advertisements

2009/06/17 at 6:33 pm Utzi iruzkina


Azken postak

Artxiboak

2017(e)ko Iraila
A A A A O I I
« Urt    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

Feeds

RSS amaiaren bloga

RSS CiteUlike

RSS Google Books

  • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.