Eutanasia, bai ala ez?

2009/01/05 at 10:09 pm Utzi iruzkina

          Gai honi buruzko eztabaidan hasi aurretik, beharrezkoa da Eutanasia zer den argi eta garbi jakitea:

          Eutanasia, gaixotasun larri bat duen eta horren ondorioz bizitza duinik ez duen gizakiari, bere sufrimendu lazgarriari amaiera emateko aplikatzen zaion heriotza da. Eutanasiaren helburua, sufrimendu horri amaiera ematea da; horrela ez balitz izango, erailketa baten aurrean egongo ginateke.

          Gai honi buruz argudiatzen hasi baino lehen, gure buruari honako bi galdera hauek egitea beharrezkotzat jotzen dut.

  1. Hil nahi duen eta ezinduta dagoen gaixoari  bere bizitzarekin akabatzen lagundu behar al zaio?
  2. Erabakitzeko gai ez den gaixoaren kasuan, ba al dago hari bizitza kentzeko eskubiderik?

           Gai honi buruzko hainbat iritzi aurki ditzakegu gure gizartean; batzuk eutanasiaren alde egongo dira eta beste batzuk ordea ez.  Nik Eutanasia zenbait kasutan aplikagarria dela deritzot: gaixoak bere sufrimenduarekin eta bere duingabeko bizitzarekin akabatu nahi duenean adibidez. Kasu hauetan ulergarria da eutanasiaren aplikazioa gaixoak bere erabakiak hartzeko gaitasuna baldin badu, eskubidea baitauka bere bizitzari buruzko erabakiak libreki eta indibidualki hartzeko. Fase terminalean dauden gaixoen kasuan, eutanasiaren erabilera justifikaturik egongo litzateke, hauek daramaten bizitza ezin baitaiteke gizalegezkotzat hartu (bizimodu guztiz mugatua daukate, ezin dituzte beren nahietako asko gauzatu eta horrek, frustraziora eramaten du gaixoa. Gainera, hori gutxi balitz beti beste pertsonen menpean ibili beharra daukate eta hori dela eta, askok pertsona hutsal eta toteltzat dute beren burua). 
          Familiaren egoera ere, kontuan hartu beharreko beste puntuetako bat da. Fase terminalean dauden gaixo hauen familiaren egoera, gaixoarenarekin batera (nola ez), lazgarria da. Une oro, gaixoari arreta berezia eskaintzen egon behar baitu eta alde horretatik ere nolabaiteko frustrazioa sortzen da, gaixo horren familiak ezin baitu beste familia arruntek daramaten bizitza bera izan. Menpeko bihurtzen dira, nolabait esateko. Baina honi dagokionez, esan beharra dago, familiek orokorrean ez dute nahi izaten bere senideari eutanasia aplikatzerik  (nahiago dute bera zaintzen segi luzaroan) honen bizitzari agur esatea oso gogorra egiten baitzaie, ulertzekoa den moduan. Eta hau dela eta, askotan gaixoen eta familiaren artean eztabaidak egon ohi dira.
          Bestetik, egia da, ona dela gaixotasunari aurre egiteko borrokan jarraitzea eta ez dela komenigarria egoera larrian  dagoen gaixo oro ezabatzea. Baina zoritxarrez, badira zenbait gaixotasun sendaezinak direnak eta hauek direla eta, zenbait pertsonek ezin dute bizitza duin bat aurrera eraman; hauen kasuan, gaixotasuna eta sufrimendua jasaten duenak bere biziaren amaieraz  erabakitzeko eskubidea izan beharko luke, medikuen kode deontologikoaren gainetik  eta kristauen betebeharren gainetik. Guztiok al gara kristauak, bere aginduak betetzeko?.

Ezin daiteke inposatu eutanasia ongi edo gaizki dagoen esaten duen ideia; kasuak eta kasuak daude. Adibidez, oraintsu gertatu den neskatilaren kasuan, horri buruzko erabakia ez legoke hain argi. Neskatila horrek gehiago bizi nahi ez arren, ez du ematen horrelako erabaki gordinak hartzeko besteko gaitasunik duenik. Ezberdina litzateke, aldiz, Ramon Sampedroren kasua : honek jada bazuen bere erabaki propioak hartzeko gaitasunik, jada heldua bitzen eta argi zeukan berak ez zuela nahi modu hartan gehiago bizi nahi (kasu hau, “Mar adentro” filmean argi eta garbi azaldurik azaltzen da). Ramon Sampedro 25 urtetan zehar heriotza duina lortzeko borrokatu zuen  gaixo tetraplejikoa zen.

Hemen argi eta garbi azaltzen da, gaixoak benetan gaizki sentitzen bada eta bere bizitza duingabeko horrekin akabatu nahi badu, azkenean hoberena,  bere esana betetzea dela egin daitekeen gauza bakarra. Hau da, heriotza duin bat eskaintzea.

Iturriak

Entry filed under: Orokorra. Tags: , , .

Markaketa lengoaia KEVIN KELLY: The 5,000 days of the Web (the first debate)

Utzi iruzkina

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Artxiboak

2009(e)ko urtarrila
A A A A O I I
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Feeds

RSS litterako jarioa

  • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.

RSS CiteUlike

  • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.

RSS Google Books

  • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.